Nire Altxorra 💚🤍❤️
Ez dakigu non, orain dela ez dakigu zenbat, zerbait gertatu zen. Denbora guztian eta leku guztietan gertatzen da zerbait, baina ni nengoen, nagoen edo egongo naizen lekuan eta momentuan zerbait berezia gertatu zen. Agian ez zen berezia izan, agian gertakari arrunt bat izan zen, baina niretzat bai, eta kontatu nahi dizuet. Azken finean hori da istorio bat, ezta? Gertakari bat. Berezia ala ez. Eta hemen duzue nirea:
Hondartza bat naiz. Ez dakit nongoa, baina nik pentsatzen dudan hizkuntza euskara deitzen dela uste dut. Hizkuntza hau niregana etortzen den jendeari entzuten ikasi dut. Hondartzek ez dute hitz egiten, baina bai entzuten dute, eta gogoratu ere bai. Nire izaeran gertatu diren gauza guztiak gogoratzen ditut.
Baina hondartza izatea ez da hain bikaina, gauza txarrak ditu. Bereziki hiru dira triste jartzen nautenak. Lehenengoa batzuei sinplea iruditu ahal zaie, baina niretzat garrantzitsua da jakitea nor edo zer naizen, eta non nagoen. Bigarrena oso tristea: txarto tratatzen naute, zaborraz betetzen nire harea eta ura. Hasieran nire mareak eta indar guztia erabiliz zaborra mugitzen saiatu nintzen, baina gauza batez ez nintzen konturatu: uretan geratzen zen zikinkeria guztia. Azkenean, amore eman eta zaborra harean utzi nuen. Geroztik hor dago, leku guztietatik botata, nire paisaia ederra zikintzen.
Baina gogoratzen dut mutil bat, ume zoragarri bat, hori gorrotatzen zuena. Etortzen zen bakoitzean poltsa bat hartu eta zabor pixka bat batzen zuen. Bere aurpegian ikusten nuen nire azalera guztia garbitu nahi zuela. Baina ez zuen inoiz lortu, beti zabor gehiago agertzen zelako. Garbitzen jartzen zen bakoitzean irrifar goxo batean pentsatzen nuen, ez nuelako aurpegirik ez ahorik irribarre egiteko.
Ume guztiak maite arren, mutil hau berezia zen niretzat. Eta hor dator hirugarren gauza txarra, ni tristeen jartzen nauena: Umeak joaten dira. Nagusiagoak direnean ez etortzen hasten dira eta gero ez dira bueltatzen, ez dakit zergatik.
Ume hau joan zenean konturatu nintzen zein inportantea zen niretzat. Egunak eta egunak pasatzen nituen bera hona etorri zen momentuetan pentsatzen. Buruan bueltaka eta bueltaka neukana bere kaixo esateko modua zen, uretara hurbilduz eta galdetuz zelan nengoen egun horretan. Eta nik ezin nuenez hitz egin, maskorrekin aurpegi irribarretsu bat marrazten nion. Eta horrela, egunez egun, astez aste, hilabetez hilabete, urtez urte, ume harengan pentsatzen nuen.
Ez dakit zenbat denbora pasatu zen, hondartzek ez dugu denbora ondo neurtzen, baina egun batean, ustekabean, neskatxo bat uretara gerturatu zen eta galdetu zuen: - Zelan zaude?
Ni harrituta, maskorrekin aurpegi irrifartsua egiten saiatu nintzen, baina hainbeste denbora saiatu barik nengoen ez nuela lortu. Pentsatu nuen nola egin nire sentimenduak adierazteko, kontuan hartuta agian neska joan egingo zela erantzun barik. Baina ez, hor jarraitzen zuen, nire erantzunaren zain. Oso astiro, maskorrak banan-banan kokatuz, aurpegia egin nuen. Berak maskorrak hartu eta bere aitarengana hurbildu zen, maskorrak erakutsiz. Eta orduan konturatu nintzen hura zela nire umea.
Bueltatu zen. Bueltatu egin zen. Energia berrituekin olatu handi bat egin nuen bere atentzioa deituz eta beste maskor bat utziz, maskor berezi bat. Hemen egon diren ume guztien barreak barruan dituen maskorra. Horrela nire altxorra oparitu nuen, baina berri bat jasoz. Baina hau ez zen objektu bat, irakaspen bat baizik:
<< Dena bueltatzen da, modu batean ala bestean. >>
Kaixooooo!
Zelan? Ni ondo eskerrik asko galdetzeagagaitik (🤦♀️)
Beste ipuin bat Euskeraz!!!
Contexto:Un concurso a nivel de bizkaia al que me presente (es bastante famoso pero no me acuerdo como se llama)
Palabras: 510
Ahora la subo en castellano.
Bạn đang đọc truyện trên: AzTruyen.Top