Alaitzen Koloreak (💚🤍❤️)


Euskeraaaaaaa 💚🤍❤️

- - -

Orain dela urte asko, edo agian ez hainbeste, hurruneko lekuren batean, edo agian gertukoan, Alaitz izeneko neska bat zegoen. Alaitz neska bizia zen, irrifartsua. Baina jende gutxik zuen Alaitz gustuko. Munduan ez zegoen kolorerik. Horren ondorioa: mundu horretan sentimendurik ez. Inori ez zitzaion ezer inporta. Eta horrexegaitik jende askok Alaitz gorrotatzen zuen. Gainera hitzak asmatzen zituen: Bat batean 'horia' esaten zuen. Eta aste bat geroago 'morea' esaten zion aitari. Sei hitz asmatu zituen: gorria, laranga, horia, berdea, urdina eta morea.

Alaitz hitz egiten hasi zenetik mundu guztiak jakin zuen desberdina zela. Bere familiak pentsatzen zuen neska horrek gauza handiak egingo zituela munduan. Baina besteek ez. Egun batean, amari zera galdetu zion: "Ama, zer da gorria?" eta amak jakin ez arren, horrela erantzun zion: "gorria haserrea da". Hurrengo egunean zenbait gauza gorriak ziren. Baina pertsona batzuk denagatik haserretzen ziren. Eta urte bat igaro zen. Neskak amari galdetu zion: "zer da laranja?" eta berak, urte bat atzerago bezala, jakin gabe erantzun zuen: "laranja ausartasuna da." Eta berriro ere gauza batzuk laranjak ziren. Bazegoen jendea jarraitzen zuela haserre, baina beste gutxi batzuk oso ausartak ziren. Eta horrela urtez urte. Horia, poza. Eta pertsonak desorekatuta, batzuk pozik eta nahi zutena egiten. Besteak haserre horregaitik. Berdea, askatasuna. Jendeak nahi zuena egiten zuen, eta gehienak haserre inori ez zitzaiolako axola. Gero urdina, tristura. Jende asko triste zegoen, batzuk txarto portatzen zirelako haiekin, edo beste batzuk beraiek ez zuten askatasuna zutelako. Edo aske zena joaten zelako.

Baina Alaitzek hamar urte betetzean zera esan zion amari: "ama, zer da morea?" eta berak: "morea beldurra da". Horren ostean, guztiok zuten morea zen zerbait. Batzuk gehiago eta beste batzuk gutxiago. Horrek lagundu zuen ulertzen denak beldur garela, beraz, jendea saiatu zen besteei hobeto ulertzen. Horrela mundu guztia kolorez bete zen. Jendeak ez zuen denbora guztian sentimendu bera. Beldurra oreka delako. Eta besteek morea zutela ikustean, saiatzen zirelako ulertzen. Onartzen zutelako denok dugula morea. Morea, beldurraz gain, enpatia delako.

Eta nik kontatu dizuet niri kontatutako moduan nola sortu zen ortsadarra munduan.


Hoools. 

Ipuin hau irakurri (eta ulertu) baduzu, hitz hauek ulertzen dituzu ere. Gustokoa izan duzu? Iruzkinetan idatzi ❤️ 

(Si has leído y entendido este cuento estarás entendiendo estas palabras. Os ha gustado? Ponedlo en los comentarios ❤️

Contexto: Concurso de micro cuentos en el cole (quedé segunda por 1 punto)

Palabras: 330

Ahora la subo en español.

Bạn đang đọc truyện trên: AzTruyen.Top